domingo, 18 de octubre de 2015

Kaixo!


29 comentarios:

  1. Kuriosoa da nola haurrak bere hatzamarrekin aldizkariak ukitzen dituen ipad bat balitz bezala. Nola dakien hatzamarrak mugitzen. Horrek guztiak erakusten digu txikitatik teknologia oso hurbil daukagula.

    ResponderEliminar
  2. Izugarria iruditzen zait gaur egun umeak jaiotzen diren momentutik, haien adinera egokituta dauden jostailuekin jolastu beharrean, tablet edo mobilekin dabiltzala ikustea.

    ResponderEliminar
  3. Larregizkoa iruditzen zait hain gaztea (umea!!!) izanda teknologia hain esanguratsua izatea haur honentzat. Ez dut zalantzan jartzen inoz teknologia erabili beharko duenik eta bere onurak jaso, baina ez dakit hitz egiten ere ez dakienean zergatik izan behar duen teknologiak horrenbesteko pisua bere bizitzan. Izango du denbora horretarako!

    ResponderEliminar
  4. Argi dago belaunaldi gazteenak teknologiarekin hazi direla. Horren erakusle argia da ume honek aldizkaria tablet baten antzera erabiltzeko joera. Teknologia haien bizitzan hasiera hasierarik presenteago egon bada ere, horrek ez du esan nahi paperezko formatuzko liburu eta aldizkariak alde batera utzi behar dituztenik. Haiek ezagutu eta haiekin ere moldatzen jakin beharko luketela uste dut.

    ResponderEliminar
  5. Badakigu teknologiak paperari aurrea hartu diola. Ume bakoitzak dagokion garaiari heltzen dio. Gu txikiak ginenean, teknologia ulertzea kostatzen zitzaigun, oraingo umeei, papela ulertzea kostatzen zaie.

    ResponderEliminar
  6. Bideo hau XXI. mendeko gizartearen adierazgarria da. Gaur egungo umeak tresna digitalak eskuan dituztela jaio dira, beraz ulertzekoa da aldizakari bat hartzen dutenean ere tresna digitala bailitzan erabiltzen saiatzea.

    ResponderEliminar
  7. teknologia berriek paperean idatzitakoa ordezkatuko dute? gure kaligrafia propioa desagertzera helduko da?

    ResponderEliminar
  8. Benetan harrigarria umeak iPad-arekin daukan grina. Liburuak nola erabiltzen ere erakutsi beharko litzaioke, iPad-az gain. Teknologia, bai, baina paperezko euskarria ere bai! Haurrari teknologia erabiltzen umetatik irakatsiz gero, gaitasun teknologikoa arinago garatzen lagun dakioke. Bestalde, betiko liburu tradizionalak ere hatzamarraz uki ditzake, kontua da orrialdeak nola pasatu erakutsi behar zaiola.

    ResponderEliminar
  9. Argi dago umeak tabletak ezagutzen dituela. Halere, iguruarekiko jakinmina piztuta du eta saiatzen da behin eta berriz aldizkarietatik zer edo zer ateratzen.

    ResponderEliminar
  10. Gaur egun, teknologia geure bizitzako esparru guztietara zabaldu da. Hala ere, ez dut uste egokia denik teknologia etxeko txikienei hain arin erabiltzen uztea.

    ResponderEliminar
  11. Kaltegarria deritzot umeei hain txikitatik teknologia aparatuengatik hain hurbil egotea. Euren begi ninientzat guztiz kaltegarria da.

    ResponderEliminar
  12. Gure garaiko jendearentzat kuriosoa da ikustea nola aldizkari bat ezezaguna egiten zaion tablet baten ondoan, aldizkariaren erabilpena askoz sinpleagoa denean.

    ResponderEliminar
  13. Teknologia gero eta arinago sartzen da gure bizitzetan. Egia da umearen kuriositatea pizten duela baina bere adinari egokituta dauden jostailuak eta objektuak erabiltzea komenigarriagoa izango litzateke.

    ResponderEliminar
  14. Nahiz eta teknologia etorkizuneko tresna garrantzitsuena izan, haurrek txikitatik teknologia ez ezik aldizkariak, liburuak edo egunkariak ere erabiltzen ikasi beharko lukete. Hala ere, haurrek euren adinetarako diseinatuta dauden jostailuak erabili beharko lituzkete.

    ResponderEliminar
  15. Esango teknologiaren eta digitalizazioaren paradoxa ageri zaigula hor. Alde batetik, umeraren esperimentaziorako oso erabilgarria izan daiteke tablet bat, baina aldizkari batek zelan funtzionatzen duen (berez aldizkari bat baino mekanismo askoz errazagoa) jakiteko zailtasunak sor daitezke. Burura datorkit egunero watxapean dabilean nerabea, zeina edozeinekin hitz egiteko kapaza ez den halako tramankulurik gabe (sozializatzeko arazoak).

    ResponderEliminar
  16. Gaur egun ohikoa da umeak tabletarekin ikustea, beraz, ez zait oso arraroa iruditu ikusi dugun bideo hau. Gehiegizkoa iruditzen zait, umeek beren adinari egokituta dauden jostailuak erabili beharko lituzkeela uste baitut.

    ResponderEliminar
  17. Harrigarria da umeak nola erabiltzen duen Ipad-a. Bideoak erakusten digu gaur egun teknologiek daukaten garrantzia,txikitatik teknologien munduan hezten dituzte eta.

    ResponderEliminar
  18. Txiki txikitatik, aldizkariak tabletekin nahastea arriskutsua iruditzen zait, bai bata zein bestea ezagutu behar dutelako, eta beraien esku egotea noiz erabili bakoitza.

    ResponderEliminar
  19. Lotsagarria iruditzen zait. Hori da nahi dugun etorkizuna? Umeek Ipad batekin jolastea, haien adineko jostailuekin jolastu beharrean?

    ResponderEliminar
  20. Niri guztiz normala iruditzen zait. Teknologiak gainontzeko ereduak irentsi ditu eta normala da aurrek goiz ikastea ipad eta bestelakoak erabiltzen

    ResponderEliminar
  21. Aldizkariak zein tabletak badirela erakutsi beharko litzateke, eta hazten doan heinean, azaldu nola funtzionatzen duen bakoitzak; gero umeak erabaki dezan zer nahiago duen.

    ResponderEliminar
  22. Haurrak i-pad-a erabiltzean, estimulo gehiago jasotzen du irakurtzen ikasi aurretik aldizkari bat behatzean baino. Beraz, munduaren ezagutzaren abenturan, badu arrazoirik i-pad-a gustokoago izateko

    ResponderEliminar
  23. Harrituta geratu naiz urtebeteko haurra teknologia berriekin hain trebatuta dabilela ikustean. Gaurko gazteei ezingo diegu teknologiatik at geratzen utzi, baina ezingo ditugu utzi hauek gabe bizitzen irakatsi gabe ere.

    ResponderEliminar