domingo, 18 de octubre de 2015

Kaixo!


8 comentarios:

  1. Kuriosoa da nola haurrak bere hatzamarrekin aldizkariak ukitzen dituen ipad bat balitz bezala. Nola dakien hatzamarrak mugitzen. Horrek guztiak erakusten digu txikitatik teknologia oso hurbil daukagula.

    ResponderEliminar
  2. Izugarria iruditzen zait gaur egun umeak jaiotzen diren momentutik, haien adinera egokituta dauden jostailuekin jolastu beharrean, tablet edo mobilekin dabiltzala ikustea.

    ResponderEliminar
  3. Larregizkoa iruditzen zait hain gaztea (umea!!!) izanda teknologia hain esanguratsua izatea haur honentzat. Ez dut zalantzan jartzen inoz teknologia erabili beharko duenik eta bere onurak jaso, baina ez dakit hitz egiten ere ez dakienean zergatik izan behar duen teknologiak horrenbesteko pisua bere bizitzan. Izango du denbora horretarako!

    ResponderEliminar
  4. Argi dago belaunaldi gazteenak teknologiarekin hazi direla. Horren erakusle argia da ume honek aldizkaria tablet baten antzera erabiltzeko joera. Teknologia haien bizitzan hasiera hasierarik presenteago egon bada ere, horrek ez du esan nahi paperezko formatuzko liburu eta aldizkariak alde batera utzi behar dituztenik. Haiek ezagutu eta haiekin ere moldatzen jakin beharko luketela uste dut.

    ResponderEliminar
  5. Badakigu teknologiak paperari aurrea hartu diola. Ume bakoitzak dagokion garaiari heltzen dio. Gu txikiak ginenean, teknologia ulertzea kostatzen zitzaigun, oraingo umeei, papela ulertzea kostatzen zaie.

    ResponderEliminar
  6. Bideo hau XXI. mendeko gizartearen adierazgarria da. Gaur egungo umeak tresna digitalak eskuan dituztela jaio dira, beraz ulertzekoa da aldizakari bat hartzen dutenean ere tresna digitala bailitzan erabiltzen saiatzea.

    ResponderEliminar
  7. teknologia berriek paperean idatzitakoa ordezkatuko dute? gure kaligrafia propioa desagertzera helduko da?

    ResponderEliminar
  8. Benetan harrigarria umeak iPad-arekin daukan grina. Liburuak nola erabiltzen ere erakutsi beharko litzaioke, iPad-az gain. Teknologia, bai, baina paperezko euskarria ere bai! Haurrari teknologia erabiltzen umetatik irakatsiz gero, gaitasun teknologikoa arinago garatzen lagun dakioke. Bestalde, betiko liburu tradizionalak ere hatzamarraz uki ditzake, kontua da orrialdeak nola pasatu erakutsi behar zaiola.

    ResponderEliminar